martes, 14 de mayo de 2013

Gerra Hotza


Gerra hotza

Gerra hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo.

Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere. Aliatuen arteko tentsioa gerra bukatu aurretik hasia zen eta 1991. urtean Sobietar Batasuna desegartzerarte iraun zuen.

Bigarren Mundu Gerran lagun izan baziren ere, AEB eta SESB ez ziren bata besteaz fido. Aliantza bai, baina deskonfiantza ere bai. Gerra amaitu zenean, tentsioa begibistan zegoen eta Potsdam, Teheran eta Yaltan behin eta berriro ikusi zen Churchill eta Trumanek ez zutela begi onez ikusten Stalinen Sobietar Batasuna.
Estatu Batuek kapitalismoaren defentsa sutsua egiten zuten eta demokrazia eta askatasunaren ordezkari kontsideratzen ziren. Sobietar Batasunak, berriz, sozialismoa eta justizia soziala denfendatzen zuen, burgesiaren kontra eta gizartearen arazoak konpondu nahian.
Bi erraldoi hauen erdian, Europa eta Asia bi bloketan banatu ziren. Mundu guztian ibili ziren bi potentziak aliatu bila eta AEB-k Europa Mendebaldea, Ozeania eta Amerika bereganatu zituen, Kuba edo Nikaragua bezalako kasu isolatuak salbu. SESB-ek, bere aldetik, Europa Zentral eta Ekialdean lortu zituen lagunak eta Korea Iparraldea ere bai, 38º paraleloz gora zegoena, alegia.
Bi potentzia nagusiak ez ziren inoiz gerra batean aurrez aurre ikusi, zenbait alditan gertu egon ziren arren, eta guda nuklearrarekiko beldurra handia izan zen arren. Hala ere, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak euren aliatuak erabili zituzten borroka militarra aurrera eramateko.

1 comentario: